XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kolonialismo izenaz ezagutzen den fenomeno hau 1910-1935 bitartean finkatuta aurkituko da.

1885etik 1960ko hamarkadararte (80 urte) Europak munduari eta Afrikari bere nagusitasuna erakutsi eta ezarri zien.

Historiak abiadura handia hartzen du garai honetan, eraldakuntzak handiak izan bait dira: industrializazioak eta merkatal harreman mundialen hedapenak, garraioak (automobilak, trenak, egazkinak...) eta komunikabideek (telegrafo, telefono, irrati, zine, telebista, sateliteak...) sortu duten herrien interdependentziak, bi mundu-gerrateek (1914-18; 1939-45) sortu duten ikara (bonba atomikoa), iraultza soziopolitikoek (Soviet Batasunean 1917an, Txinan 1949an, Kuban 1959an), askapen nazionalek (India 1947, Indonesia 1946-1950), Nasser-ek (Egypto 1952) bultzatutako panarabismoak eta Ipar Ameriketako Black Powerek eta beltzen eskubide zibilen aldeko mugimenduek izan duten eragina.

Guzti hau izan behar da kontutan historia afrikar garaikidea aztertzean.

Afrikak, aipatu laurogei urte horietan kolonialismoaren eraginpean eraldakuntza sakonak ezagutu ditu.

Hitz gutxitan esanda, tradiziozko gizartetik gizarte modernora dagoen aldaketa jasan du, baina aldaketa horren erritmoa eta neurria europarrek ezarri zituzten.

Honen aurrean, afrikarrak beren historian betidanik izan duten protagonismoa berreskuratzeko bidean sartu ziren.

Bigarren Mundu-Gerratearen aurretik lurralde afrikar independenteak gutxi ziren: ia betidanik burujabe izan den Ethiopiaz aparte, Liberia (1847), Hego Afrika (1910) eta Egypto (1922).

Norberaren kultura beraurkitzea ez da hori deskubritzea, hori erradikalizatzea baizik: Beltz bakoitzak dauka zer edo zer egin behar egoera aldatzeko eta zibilizazio berri bat sortzeko.

(S. AD0TEVI, 1972)}.

Afrikako hiri bat.

Afrikako hiri bat Hemen sarritan, bi gizarte izaten dira elkarren bizilagun, baina batabestearen berri ez dakitela: bata neokoloniala da eta europarrak biltzen ditu hiribide zabal, loratsu eta lur-sail handiko auzoetan; denbora kolonialetan baino askoz ugariagoak dira gaur europarrak; Afrika frankofonoan desaberrituak deitzen direnak dira.

Beste gizartea txabolazko hiribazterretan pilaturik bizi da.

Badira noski interpretazioak: zuri txikiak afrikarren artean bizi direnak, eta beltz handiak europarren artean bizi direnak; baina oso arraroak dira oraindik egoera hauek.

(Ph. DECRAENE, 1982).

MAPA: Hemen esaten direnak ikusteko, begira Afrikaren konkista europarraren kontrako altxamenduak mapa, aurreko orrialdeetan.